Español | Euskara | English |

eXDCi Zerbitzuak

Ingeniaritza eXDCi Solutions-en arabera

Ingeniaritza, proiektu baten fase guztiak bermatzen dituen elementu bezala ulertzen dugu.

Arlo elektriko, instrumentazio eta kontrolekoan, ingeniaritza integrala eskaintzen dugu. Ingeniaritza mota desberdinak egiten dira; adibidez, ing. kontzeptuala, oinarrizko ing., xehetasun ing., edota proiektu baten fabrikazio ingeniaritza, bere sistema elektrikotik hasi, eta SCADA monitorizazioaren interfazera arte.

Gure helburua KALITATEA da

Proiektuen errentagarritasuna, talde lanari eta bezeroarekiko komunikazio-prozeduren definizio egokiari esker lortzen da.

Proiektuaren egoeraren azterketa etengabea(ingeniaritza) emaitzarik onenetara iristeko hobekuntza puntuak definitzea ahalbidetuko du. (epeen murrizketa, azken bezeroaren asebetetzea).

Gure lehentasuna marko egokia ematea da, bezeroak proiektuaren punturik nabarmenenen jarraipena egin ahal dezan. (Arriskuen analisia eta ustekabeei aurre egiteko plana).

Proiektuen ezaugarri orokorrak, azken bezeroen eskakizun maila altuak eta enpresa desberdinen arteko elkarlanak, aipatutako komunikazio eta kontrol elementuen garrantzia areagotu egin du.

FAT frogen definizio zuzena, esperotako errentagarritasuna lortzeko, garrantzi handienetako alderdi bat. Horri esker, (atzerriko) iriste puntuetan eta SAT eta onarpen frogetan arriskua mugatzea lortzen da.

Gure helburua, azken bezeroari zalantzak gutxitzea lortzea da.

Partners:

eXDCi Solutions - Experts in Power Systems & Automation Solutions
... in memory of Pati, your energy is with us and helps us to be better ...